play youtube video
Zure Deia Watsapean
Kartzarot
Zure Deia Watsapean video

KARTZAROT


Zure Deia Watsapean Lyrics

Alkarrekin bat ginanean
Ardao eta larrosen sasoi haretan
Denpora astiroago pasatzen zanean
Gure baitan ekaitza egoanean

Gutun eta deien denporak ziran
Begietara begitu eta ulertzekoak
Besarkatzeko eta xuxurlatzekoak
Derrigor amaitu behar ziranak
Eta egun batetik bestera joan ziran
Joan ziran

Urte pilo bat pasatu dira
Baina gogoratu zaitut nik askotan
Otsoaren begi ilun eta sarkorrak
Dardara eragiten eustienak

Inoiz euki neban deitzeko asmoa
Zelan joango jatzu bizitza?
Entzun dot seme-alabak daukazuzala
Zugaz bizi dana berezia dala
Benetan dinotsut poztuten nauala

Baina halako batean
Zure deia watsapean
Zelan joatzu bizitza?
Geratuko ete gara, geratuko ete gara?

Eta taupadak topera
Joan nintzan zugana
Ikusi eta berehala
Ginan maiteminduak
Garai haretan bezala

Gaur zurekin nago, bizitza pasetan
Lagun barriekaz, hainbat kontzertutan
Bete barik itzi genduzan ametsak
Hogei urte beranduago betetzeko
Asmoagaz

Barriro gure arteko irribarreak
Gure berbarik bako mezu ezkutuak
Denpora hareetako erreferentziak
Gure bizitzako unerik politenak

Baina halako batean
Zure deia watsapean
Zelan joatzu bizitza?
Geratuko ete gara, geratuko ete gara?

Ea taupadak topera
Joan nintzan zugana
Ikusi eta berehala
Ginan maiteminduak
Garai haretan bezala

Watch Kartzarot Zure Deia Watsapean video
Hottest Lyrics with Videos
dccef1c998f0732a59dcc5bdbbef7cc0

check amazon for Zure Deia Watsapean mp3 download
these lyrics are submitted by itunes3
Record Label(s): 2015 Kartzarot
Official lyrics by

Rate Zure Deia Watsapean by Kartzarot (current rating: 6.77)
12345678910
Meaning to "Zure Deia Watsapean" song lyrics
captcha
Characters count : / 50
Latest Posts